Kasinok irabazi du Lesakako Balkoi loredunen lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 24a

Kasinoko balkoiak irabazi du lehiaketa. Foto Telletxea

Oraindik herritarrek aukera dezakete hirugarren saria

Jantzi zure balkoia goiburupean Balkoi Loredunen lehen lehiaketa antolatu du aurten Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Maiatzean eta ekainean bisitak egin ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteko kideek, Cederna-Garalur garapen agentziako teknikariak, udal turismo teknikariak eta lorezaintza sektoreko profesional batek osatutako epaimahaiak eta 13 balkoi aukeratu zituen. Horien artean, 200 euroko lehenengo saria Kasino jatetxearentzat izan da, eta 150 euroko bigarrena Albistur kaleko Jose Antonio Etxarterentzat.

Orain hirugarren saria (elkarteko jatetxe edota ostatuetan kontsumitzeko 100 euroko erosketa balea) herritarrek aukeratu dezakete botua emanez, ekainaren 24tik 26ra, astelehenetik asteazkenera Lesakako Udaletxeko webgunean eta turismo bulegoan (9:30etik 15.00tara) bozkatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun