Giro ederrean joan dira Altzateko bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Hainbat neska-mutikok parte hartu zuen igande arratsaldeko dantza emanaldian. Utzitako argazkia

Arantxa Rekondok irabazi du Larun Haizpek zozketatutako bidaia

Eguraldiaren aitzakiarik ez dute izan eta giro ederrean joan dira Berako Altzateko bestak. Ortziral arratseko txupinazotik hasi eta igande arratsalderako dantzaldia bitarte, jende aunitz ibili da Berako auzoan eta hainbat ekitaldi izan ditu parte hartzeko. Ikusi argazkiak

Eguraldiaren aitzakiarik ez dute izan eta giro ederrean joan dira Berako Altzateko bestak. Ortziral arratseko txupinazotik hasi eta igande arratsalderako dantzaldia bitarte, jende aunitz ibili da Berako auzoan eta hainbat ekitaldi izan ditu parte hartzeko. Ikusi argazkiak

Ortziraleko txupinazoaren inguruan pintxo-poteoa ere izan zen eta ondotik, suzko zezena.

Larunbateko ekitaldi nagusia, Altzateko karrika erdian egin zen auzo bazkaria izan zen. Ohiko taldeak prestatutako zikiroa dastatu zuten, barrikotetik sagardoa edanez. Arratsaldean emanaldia eskaini zuen Gure Txokoa dantza taldeak eta taloak prestatu zituen ikastolako gurasoen taldeak. Arratsean kontzertua izan zen.

Igandean gaztelu haizatuak izan zituzten ttikienek egun osoan, eta entzierro ttikian edo erraldoi eta buruhandiekin lasterka ibiltzeko aukera ere izan zuten, baita arratsaldeko bizikleta jokoetan ere.

Igande arratsaldean dantzarako aukera izan zen: ikastolako haurren eskutik hip-hop emanaldia eta Rebeka dantza taldearen ikuskizuna.. Hainbat eta hainbat dantzari aritu ziren plazan eta bertze hainbertze edo gehiago ikusten. Etxalarko Irune eta Itsaso Elizagoien ahizpen doinuekin dantzaldia ere izan zen. Aitzinetik, Larun Haizpe elkarteak bezeroen artean banatutako txartelekin Landetarako bidaiaren zozketa egin zen eta Arantxa Rekondo suertatu zen saridun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun