Baztan-Bidasoko 26. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 13a

Bertsopaper lehiaketako saridunak, sariak jaso ondotik. Aitor AROTZENA

Julen Zelaietak irabazi du maila nagusian

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXVI. Ber­tsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman ditu eta sariak banatu zituen maia­tzaren 31n Berako Kultur Etxean egindako ekitaldian. Guztira 170 lan aurkeztu dira lehiaketara.
 
10 urte arteko partaideak biltzen zituen A mailan lehenbiziko saria (garaikurra eta 50 euro) Berako Ekhiñe Zapiain Arlegirentzat izan da, Ikastolan erdi lo lanagatik; bigarren saria (30 euro) Narbarteko Maddalen Oteiza O­llok eskuratu du Udaberria lanagatik. Aipamena ere egin dio epaimahaiak Iratxe Muxika Karrion lesaka­rraren Nere am­etsa lanari.
 
11-14 urte artekoen B mailan, lehenbiziko saria Uxue Mesa Garmendia lesakarraren Oporra lanak jaso du (garaikurra eta 100 euro). Bigarren saria, Narbarteko Gaizka Agirre Urrozen Binakako finala lanak eskuratu du (70 euro). Kategoria honetan ere bi aipamen berezi egin ditu epaimahaiak, Berako Maiana Alzuguren Udaberria lanari eta Arantzako Jon Zabalaren Bertsolaritza lanari.
 
15-18 urte artekoen C mailan lehenbiziko saria Azkaineko Aitor Servier-Etchechuriren Metamorfora bertso-xortak jaso du (garaikurra eta 150 euro) eta biga­rren saria (120 euro), Lesakako Ibon Txoperena Elosegiren Egun normal bat lanak.
 
18 urtetik goitikoen D mailan, azkenik, lehenbiziko saria (garaikurra eta 200 euro) Berako Julen Zelaieta Iriartek eskuratu du, Amets bizidunak lanarekin eta bigarren saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarren Yes, we C.A.N. lanak eskuratu du (150 euro).
 
Sari banaketaren ai­zinetik eta ondotik, eskualdeko bertso-eskola ezberdinetako ikasleek beraien bertso an­tzeztuak eskaini zituzten oholtzan eta giro ede­rra izan zen Berako Kultur Etxean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun