San Juan egunaren inguruan ekitaldiak prestatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 13a

Afari herrikoia eginen da bezperan

San Juan bestaren inguruan ekitaldi batzuk prestatuko dira aurten ere. Kultur Batzordeak proposatuta, San Juan Bezperan toka lehiaketa, triki-poteoa eta afari herrikoia frontoian eginen dira. Afarira norberak bere jana eta edaria eraman beharko du. Afaria bukatuta trafikoari moztutako erre­pide puxkan egindako suen gaineko jauziak, trikitilarien soinuak animatuta noski. Ekin­tza hauek aitzinera eramateko he­rritarren parte hartzea eta laguntza ezinber­tzekoak direnez, Kultur Batzordekoekin gaiari buruz solasteko edota ideiak proposatzeko edozein momentutan solasten ahal da.
 
Biharamonean, San Juan egunean, San Juan Xarren eginen diren mezak, dantzarien erakustaldiak eta Bara­­­t­­­zon­­do Elkartean eginen den bazkariak aukera ezin hobea eskaintzen dute leku xarmanta eta berezian disfrutatzeko. Argibideak Kultur Batzordeak he­rrian zabalduko ditu.
Kultura Batzordeak  bestetako bilera ere deitu du. Ekainaren 25an a­rra­tsaldeko 7etan Udaletxean izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun