Ekainaren 8ko Herri Eskolaren mendeurren bestako kontuak hurrengo alean emanen baditugu ere, prestaketa asteetako bi lanen ingurukoak ezin aipatu gabe utzi.
Eskolaren paretean urteurren honetako murala egin dute eta hagitz polita gelditu da. Bortzirudi-ko Oihanak diseinua egin du eta muralaren egilea berriz Unai izan da.
Bertzalde, Eskolaren ehungarren urteurrenak kanta egin dute. Dagoeneko aunitzek ezagutuko dituzue bere doinu eta hitz politak. Eskolako gaztetxoek bertso eskolan idatziriko bertsoak dira eta Joseba Irazoki musikari beratarrak kantaren doinua egin du. Guraso Elkarteko Amaia eta Idoia ere moldaketa lanetan eta kantua prestatzen aritu dira buru-belarri.
Kanta, Xorroxin Irratiko Elizondoko estudioan grabatu zen joan den ekainaren 2an eta Jon, Aimar, Jonatan, Andoni, Noelia, Ane, Oihana, Jaione eta Julen ikasleak eta Amaia eta Idoia gurasoak aritu dira kantuan.
Zorionak denoi, a ze artistak denak ere!