Bederatzi haurrek izena eman dute udaleku irekietan

Nerea ALTZURI 2013ko ekainaren 13a

Uztailaren 1etik 26ra goizez eginen dira

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia fundazioak uda honetarako ere udaleku irekiak antolatu dituzte.  Uztailaren batetik 26ra eta goizeko hamarretatik ordubatera barreneko nahiz kanpoko ekintzak eginen dira aurten ere. Guzira bederatzi haurrek izena eman dute eta begirale batekin izanen dira. Azken finean, haurrek gustora egiten dituzten ekintzak euskaraz eskaintzen dira udaleku irekietan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun