Ekainaren 2an ospatu zen XXI. Gasna eta artisauen feria, Altxata elkarteak antolatuta. Gasna lehiaketara Baztan, Malerreka eta Bortzirietako hamasei gasna aurkeztu ziren. Epaimahaia Susana Garcia, Ines Arana, Iñaki Pikabea, Jose Mari Arburua eta Patxiku Irisarrik osatu zuten. Lehenengo saria, 120 euro eta garaikurra, Berako Socorro Almandozek aurkeztutako gasnarentzat izan zen. Bigarren saria, 90 euro eta garaikurra, Arraiozko Elordi gasnategiarentzat eta hirugarren saria, 75 euro eta garaikurra, Arizkungo SAT Gorramendi gasnategiak eraman zuen. Herrikoei dagokienez, lehenengo saria Intzeko Bordako Josetxo Ariztegik eskuratu zuen, 50 euro eta garaikurra eta bigarren saria, 30 euro eta garaikurra, Basateko Bordako Isidro Ariztegirentzat izan zen. Lehiaketara gasna aurkeztu zuten guztiei hamabina euro eman zitzaizkien. Sari banaketaren ondotik, bazkaria izan zen frontoian eta herriko dantza taldearen saioa.