Aurtengoan haurraren egunak zenbait aldaketa izanen ditu.
Ekainaren 14an, goizeko 11:00etan, Landagain eskolako “Salto” gelan kontzertua eta bertso antzerkia izanen dira. Ondotik sorpresa eta eskulanen erakusketa eskolan, ikasleek gidatua. Eskola herritarrentzat idekia egonen da ekintza hauek ikusteko.
Ekainaren 16an, goizeko 10:00etatik 11:45era “Eskulanen erakusketa” izanen da eskolan bertan.
Meza ondotik, Altxata kultur elkarteak eta eskolak antolatuta, XXV. Ipuin topaketa eginen da frontoian.
Eguerdiko 13:30ean Guraso Elkartearen eskutik bazkaria plazan. Apuntatzeko guraso elkarteko edozein kideren bidez egin daiteke. Arratsaldeko 15:00etan, Udalak antolatuta, ipuin kontalaria izanen da frontoian Kiliklon Ekoizpenak-en eskutik. Ondotik guraso elkarteak jokoak prestatuko ditu haurrentzako.