Kultur Etxearen 10. urteurrena ospatuko dute

Irune eta Itsaso 2013ko ekainaren 13a

Kultur Etxearen hamargarren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dira.
Ekainaren 13an, or­tzegun arratsaldeko 6etan haurrentzako zinea izanen da: “HORTON”, Elefante alai eta jostari baten abenturak.
 
Ekainaren 14an, or­tziral ilunabarreko 7etan, proiekzioa: Etxalarko herria, 80ko hamarkada bukaeran.
 
Ekainaren 20an, 18:00etan, Landagain eskolako haurren kon­tzertu emanaldia.
 
Ekainaren 21ean, 19:00etan hasita, 2 proiekzio izanen dira; “Etxa­larkoak” : Joxe Mari Zubieta azken errotaria, Kaxtora irulea eta eskola eta bigarrena: “Etxa­larko kisu labeak”. 
 
Ondotik muralaren aurkezpena izanen da. Aitzineko egunetan I­tziar Mendikoak gidatuta, herriko haur talde batek Kultur etxeko lehen solairuko paretak margotuko ditu eta ho­rren aurkezpena izanen da. Eguna akabatzeko luntxa Kultur etxeko atarian Elizagoien ahizpek girotuta.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun