Beti Gazterekin futbolean ezagun ditugu, baina Txingudi taldean atletismoan ere ari dira Xabi Etxenike Igantzi eta Andoni Arriola Alava. Ez nolanahi gainera, Donostian jokatutako Euskadiko jubenil mailako txapelketan urrezko domina lortu baitzuten, Etxenikek pisu jaurtiketan irabazi zuen 12,77 metroko jaurtiketarekin eta Andonik 4x100 errelebo lasterketako proban irabazi zuen (45”65). Bakarka ere aritu zen Arriola 200 metrotan (25”82) eta 100 metroko lasterketan. Honetan bere markarik onena egin zuen (12”13).