Herri bozketaren ondotik, Sanferminak iragarriko dituen kartela eta programaren azaleko eta kontrazaleko irudiak aukeratu dituzte. Kartel irabazlea, Virginia Etxepare Triguerosen Xuri, gorri eta berdea da (ezkerrean); programaren azala, Irantzu Pastor Ordokiren Sanferminak zintzilik (erdian) eta programaren gibeleko azala, Nerea Ordoki Etxepetelekuren Ostatuan (eskuinean). Kartel lehiaketara lau lan aurkeztu ziren, azal lehiaketara 10 lan eta kontrazal lehiaketara 39. Kartel nahiz programaren azal lehiaketako irabazleek, beraien lanak argitaratuak ikusteaz gain, 250na euroko saria izanen dute, herriko ostatu, denda edota zerbitzuetan gastatzeko eta oroigarria. Programaren gibeleko aldeko azal lehiaketaren irabazleak, berriz, herriko dendetan eskolako materiala erosteko 100 euroko balioa duen bonoa eta oroigarria izanen ditu.