Haurrei pardela kentzen laguntzeko solasaldia

Aitor AROTZENA 2013ko ekainaren 13a

Bortzirietako guraso batzuk biltzen ditu Besarkada Elkarteak, hau­rren hazieraren inguruan dituzten kezkak argitzen saiatzeko. Ekainaren 15ean, larunbatean hitzaldia antolatu dute. 10:30etik 12:30era izanen da, eta gaia hauxe: gure haurrei nola lagundu pardela ken­tzen beren heldutasun-maila errespetatuz. Ber­tzalde, aholku ba­tzuk emanen dira ohatzean pixa egiten duten haur handiagoei laguntzeko.
 
Hitzaldia Koskontako bideko 7.eko udal aretoan eskainiko du Pilar Seminario, psikologa eta irakasleak. Per­tsona bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du, eta, bikotekidearekin etorriz gero, 5 euro bakoitzak. Seme-alabak ere eramaten ahal dira.
Izena emateko besarkadabortziriak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo deitu edo mezu bat bidali 646373936 telefonora.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun