San Juan bezperan besta antolatu du aurten ere Euskara Batzordeak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 13a

˝Lesaka euskararen arnasgune’ goiburupean

San Juan bezperarako ekitaldia antolatu du aurten ere Euskara Batzordeak, Lesaka euskararen arnasgune goiburupean. Euskara Batzordeak, «natura bezala, hizkuntza eta kultura ere babestu beha­rrak direla» erran nahi du lelo honekin eta nolabait, «euskara natural bizi dugu eta toki erdaldunentzat eredu gara».
 
Ekitaldiei dagokienez, 17:30ean plazatik abiatuta Lesakako mairu eta kristauen besta bisita gidatua eginen da Rafael Eneterreagarekin, txistulariek lagunduta. 18:30ean hau­rrentzako jolasak izanen dira eta 20:00etan ekitaldia. Haurrek Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut, abesbatzak Txomin Artolaren Abe­rriaren mugak eta denek batera Gaizka Sarasolaren Biziberrituz euskara kantatuko dute. 20:30ean sua piztuko da plazan. Euskara Ba­tzordeak bi su piztuko ditu, bat haurrentzat eta plazako eremuan ezin izanen da su gehiago piztu. Dantzariek giroa jarriko dute eta afari berendua ere eskainiko da. 21:30etik ai­tzinera musika izanen da DJ Endararekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun