Andoni Lazkanotegi Matxiarenak ezusteko handia eman du Euskadiko gazte mailako atletismo txapelketan Berez, fondo erdiko korrikalaria da eta 800 metroko lasterketan parte hartu zuen. Baina ez zuen proba horretan domina lortu. Jabalina jaurtiketan lortu zuen zilarrezko domina Txingudi taldean ari den herritarrak, 31,68 metroko jaurtiketarekin.