Bide heziketan trebatu dira ikastetxeetako ikasleak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 13a

Utzitako argazkia

Mugikortasun planaren barrenean antolatutako ekintza burutu dute maiatzaren 28an. Labiaga Ikastola, Rikardo Baroja eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute taldeka banatuak, Foruzaingoak jarritako zirkuitu praktikoetan. Alde batetik Eztegarako frontoian 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak bertan jarritako zirkuituan ibili dira eta gainera oinezko bezala ginkana bat egin dute seinaleak, arauak eta aginduak bereizten ikasteko. Bertzetik Altzateko frontoian 1. eta 2. mailakoek ere bizikletaz egin dute zirkuitoa. Aldez au­rretik ikastetxe hauetan martxoan eta apirilean saio teorikoak egin dituzte Semper Autoeskolaren partehartzearekin baita herrian barna irteerak ere, ikasitakoa praktikan jartzeko eta trafikoak duen arriskuaz jabetzeko, Udalak eta ikastetxeek bultzatutako mugikortasun planaren barnean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun