Haurrei pardela kentzen laguntzeko solasaldia eskainiko dute ekainaren 15ean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 13a

Pilar Seminario psikologa eta irakaslearen eskutik larunbat goizeko 10:30etik 12:30era

Bortzirietako guraso batzuk biltzen ditu Besarkada Elkarteak, haurren hazieraren inguruan dituzten kezkak argitzen saiatzeko. Ekainaren 15ean, larunbatean hitzaldia antolatu dute. 10:30etik 12:30era izanen da, eta gaia hauxe: gure haurrei nola lagundu pardela kentzen beren heldutasun-maila errespetatuz. Bertzalde, aholku batzuk emanen dira ohatzean pixa egiten duten haur handiagoei laguntzeko.

Hitzaldia Koskontako bideko 7.eko udal aretoan eskainiko du Pilar Seminario, psikologa eta irakasleak. Pertsona bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du, eta, bikotekidearekin etorriz gero, 5 euro bakoitzak. Seme-alabak ere eramaten ahal dira.

Izena emateko besarkadabortziriak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo deitu edo mezu bat bidali 646373936 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun