Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXX. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 12an. Ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Estitxu Arozenaren gidaritzapean eta Oskar Estangak bere kantuekin saioa alaitu zuen eta sariak banatu zituen.
Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Lexuri Arotzena Portu, “Paperezko kometa” ipuinarekin, bigarren mailan Oihana Arruti Terreros “Ipar Poloan hartzak” lanarekin, hirugarren mailan Maddi Igoa Apezetxea “Iratiren abenturak” lanarekin, laugarren mailan Ainara Etxeberria Terreros “Hodeiez egindako gaztelua” lanarekin, bosgarren mailan Iratxe Muxika Karrion “Paristik datorren” lanarekin, eta seigarren mailan Kattalin Odriozola Muxika, “Arraina eta ilargia” idazlanarekin.
Ilustrazio lehiaketan, Barbantxo ipuinerako ilustrazioak marraztu bear zituzten eta lehen mailan Oihan Urroz Oiarzabalen lana saritu zuten; bigarren mailan Imanol Mesa Garmendiarena; hirugarren mailan Aimar Igarzabal Jaunsarasena; laugarren mailan Izaro Iparragirre Irigoienena; bosgarren mailan Garazi Migeltorena Mitxelenarena eta seigarren mailan Leire Pagadizabal Igarzabalena.