Aurtengoan Etxalarko Haurraren Egunak zenbait aldaketa izanen ditu eta egun bakarrean ospatu beharrean, bi egunez eginen da, ortziralean eta igandean.
Ekainaren 14an, ortziral goizeko 11:00etan, Landagain eskolako “Salto” gelan kontzertua eta bertso antzerkia izanen dira. Ondotik sorpresa eta eskulanen erakusketa eskolan, ikasleek gidatua. Eskola herritarrentzat idekia egonen da ekintza hauek ikusteko.
Ekainaren 16an, igande goizeko 10:00etatik 11:45era “Eskulanen erakusketa” izanen da eskolan bertan. Meza ondotik, Altxata kultur elkarteak eta eskolak antolatuta, XXV. Ipuin topaketa eginen da frontoian.
Eguerdiko 13:30ean Guraso Elkartearen eskutik bazkaria plazan. Apuntatzeko guraso elkarteko edozein kideren bidez egin daiteke. Arratsaldeko 15:00etan, Udalak antolatuta, ipuin kontalaria izanen da frontoian Kiliklon Ekoizpenak-en eskutik. Ondotik guraso elkarteak jokoak prestatuko ditu haurrentzako.