Kultur Etxearen 10. urteurrena ospatuko dute Etxalarren

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 11

Etxalarko Kultur Etxea inauguratu zutenean. Artxiboko argazkia

Aste honetan eta hurrengoan hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Etxalarko Kultur Etxearen hamargarren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Etxalarko Kultur Etxearen hamargarren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte.

Ekainaren 13an, ortzegun arratsaldeko 6etan haurrentzako zinea izanen da: “Horton”, Elefante alai eta jostari baten abenturak.

Ekainaren 14an, ortziral ilunabarreko 7etan, proiekzioa: Etxalarko herria, 80ko hamarkada bukaeran.

Ekainaren 20an, 18:00etan, Landagain eskolako haurren kontzertu emanaldia.

Ekainaren 21ean, 19:00etan hasita, 2 proiekzio izanen dira; “Etxalarkoak” : Joxe Mari Zubieta azken errotaria, Kaxtora irulea eta Eskila eskola eta bigarrena: “Etxalarko kisu labeak”.

Ondotik muralaren aurkezpena izanen da. Aitzineko egunetan Itziar Mendikoak gidatuta, herriko haur talde batek Kultur etxeko lehen solairuko paretak margotuko ditu eta horren aurkezpena izanen da. Eguna akabatzeko luntxa Kultur etxeko atarian Elizagoien ahizpek girotuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun