Berako saskibaloiak Jesus Alacid omendu du

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 10a

3x3 saskibaloi partidak jokatu ziren larunbat goizean Berako kiroldegian. Utzitako argazkia

Toki-Ona Bortziriak taldea sortu zuen duela 14 urte

Aunitz zor dio Beran saskibaloiak Jesus Alacid Clementeri. 1999an, hutsetik abiatuta, mutiko talde bat entrenatzen hasi zen eta bi urte beranduago, kadete mailako Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldea sortu zuen. 2013an, 70 bat neska-mutiko lehiatu dira Berako taldearen izenean kategoria ezberdinetan eta bertze 30 neska-mutiko baino gehiago ari dira kategoria ttikiagoetan entrenatzen. Heldu den denboraldian taldea uzteko asmoa duela eta, omenaldia eskaini diote Beran Jesus Alacid-i.

Ekainaren 8an, larunbat goizean 3x3 saskibaloi partidak jokatu zituzten kiroldegian 7 urtetik goitiko 90 bat jokalarik. Gainera, bost bosten kontrako partida ireki bat ere jokatu zen. Urtero, horrelako ekitaldiren batekin agurtzen dute saskibaloi denboraldia Beran, baina aurtengoan berezitasuna bazkarian eta bazkalondoan etorri zen. Altzateko frontoian 110 bat lagun bildu ziren bazkaltzera eta bazkalondoan, ezusteko omenaldi hunkigarria jaso zuen Jesus Alacidek. Hain zuzen, gaur egungo talde ezberdinen eta garai bateko jokalarien artean prestatutako bideo hunkigarria ikusi zuten eta gero, koadroa eta txapela eskaini zioten Alacid-i.

Saskibaloi taldea sortu zuenetik denetik egin du: entrenatzaile, epaile, mahaiko apuntatzaile… Nolabait, Toki Ona-Bortziriak taldea gidatu eta bultzatu duena izan da eta hori eskertu nahi izan zioten, heldu den denboraldian taldea uzteko asmoa baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun