Irati Otxoteko lesakarrak urrezko hiru domina lortu ditu txirrindularitza egokituko Espainiako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 11

Irati Otxoteko eta Ana Belén Miguelez, Valentziako pistan. Utzitako argazkia

Pistako garaipenen ondotik, asteburu honetan errepideko Munduko kopako lasterketa izanen dute Segovian

Pistako txirrindularitza egokituko Espainiako txapelketak jokatu ziren ekainaren 1 eta 2an Valentzian eta Irati Otxoteko lesakarrak tandem batean parte hartu zuen itsu baten gidari moduan, emaitza onak lortuz. Hiru froga egin zituzten, abiadura, kilometroa eta jazarpena, guztiak pistan bakarrik eta kronoaren aurka egiten direnak ezintasuna duten pertsonekin. Hiru frogetan lortu zuten urrea eta abiadura frogan baita Espainiako errekorra ere.

Hain zuzen, Irati Otxoteko lesakarrak Leongo Ana Belén Miguélez neska itsuaren gidari lanak bete ditu. Abiadura proban, sei itzuli eta erdi egiten dituzte txirrindulariek eta abiadura hartu ondotik, azkeneko 200 metroak kronometratzen dira. 12,848 segunduko denbora egin zuten Iratik eta Ana Belének, Espainiako errekor berria.

Irati Otxoteko berria da txirrindularitza egokituan, «egia errateko tandemaren mundu honetan Espainiako txapelketak baino aste bat lehenago hasi nintzen, ni baino lehen nire taldekide bat baitzegoen baina arazo batzuk izan ditu eta ezin izan zuen pistako Espainiakoetan lehiatu». Nahiz eta azken ordukoa izan eta tandemak entrenamendu berezia eskatu, koordinazio aunitz behar delako bi txirrindularien artean, bistan da elkar ongi hartu zutela lesakarrak eta Leongoak, urrezko hiru domina lortu baitzituzten.

Asteburu honetan Segovian jokatuko den txirrindularitza egokituko errepideko Munduko kopan ere izanen dira Ana Belén Miguélez eta Irati Otxoteko, errepideko tandemarekin. Apirilaren 14eta 15ean, ortziralean eta larunbatean lehiatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun