Lesakako Beti Gazte Elkarteak ekainaren 8an ospatuko du bere eguna

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 5a

Mendi eta bizikleta ibilaldiak, futbola eta herri afaria izanen dituzte larunbatean

Lesakako Beti Gazte elkartearen eguna ospatuko da ekainaren 8an eta larunbat osoan hainbat ekitaldi izanen dira.

Lesakako Beti Gazte elkartearen eguna ospatuko da ekainaren 8an eta larunbat osoan hainbat ekitaldi izanen dira.

Goizeko 08:00etan mendi irteera eginen da Frainera. Lesakako aldetik igoko da eta gero Alan-Zaharren gosaldu ondotik, Otsangon barna plazara joanen dira mendizaleak. Hiru ordu inguruko ibilaldua osatuko dute.11:00etan berriz, bizikleta irteera eginen da, plazatik abiatuta Berrizauneraino trenbidetik eta buelta NA-1210 errepide zaharretik. Gero, ginkana eginen da 8 urtetik goitikoentzat.

Arratsaldean, 4:00etatik 5:00etara benjaminen eta emakumezkoen futbol-7 partidak jokatuko dira. 5:00etatik 7:00etara futbol-7 partidek segituko dute, Beti Gazteko jokalarien artean. Arratseko 8:00etan txaranga ibiliko da karrikaz karrika eta 9:30ean afaria izanen da Kasinon. Afarirako txartelak Koxkila ostatuan daude salgai 25 euroan eta izena emateko azken eguna ekainaren 6a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun