Sanferminetan zenbait lan betetzeko bolondresak behar ditu Lesakako Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 5a

Entzierroetako zezen gurpilduna garraiatzeko ere bi lagun behar dira. Artxiboko argazkia

Boluntarioek ekainaren 9ra bitarteko epea dute izen emateko

2013ko Lesakako Sanferminak direla eta, zenbait lan betetzeko bolondresak behar ditu Udalak eta horiek betetzeko deialdia egin du. Interesatuek ekainaren 9a baino lehen joan behar dute Turismo Bulegora, 948 638007 telefonora deitu edo kultura@lesaka.net helbide elektronikora idatzi.

Turismo Bulegoa asteartetik ortziralera 9:30etik 15:00etara egoten da zabalik, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.

Zehazki, bestatako programa herrian banatzeko bi lagun behar dira. Modu berean, bezperako tanborrada eta haurren eguneko goizeko tanborradan buruhandiak garraiatzeko sei lagun eta erraldoi bat garraiatzeko heldu bat behar dira. Uztailaren 8, 9 eta 10ean eginen diren entzierroetako zezen gurpildunak eramateko bi lagun behar dira eta, orokorrean, Sanferminetan zehar laguntzeko jendea ere galdegin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun