Marrazketa txapelketa azkarra eta haur-margoketaren eguna egin dituzte Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 10a

Marrazketa azkarreko lehiaketan parte hartu zuten helduak, sariak jaso ondotik. Aitor Arotzena

Helduetan 19 margolari aritu ziren eta ttikienetan 25 neska-mutiko

Igande honetan, ekainaren 9an, helduentzako marrazketa txapelketa azkarra eta haur-margoketaren eguna ospatu ziren Lesakan, Beti Gazte elkartearen eskutik. Helduetan 19 margolarik parte hartu zuten, horietatik 5 Lesakakoak. Ttikienen bi kategorietan, berriz, 25 neska-mutiko aritu ziren margolari lanean. Ikusi argazkiak

Igande honetan, ekainaren 9an, helduentzako marrazketa txapelketa azkarra eta haur-margoketaren eguna ospatu ziren Lesakan, Beti Gazte elkartearen eskutik. Helduetan 19 margolarik parte hartu zuten, horietatik 5 Lesakakoak. Ttikienen bi kategorietan, berriz, 25 neska-mutiko aritu ziren margolari lanean. Ikusi argazkiak

Honela, igande goizean han eta hemen ikusten ziren margolariak beraien oihaletan margotzen Lesakako karriketan, horixe baitzen gaia, Lesakako herrigunea.

Helduek sei ordu izan zituzten bere lana egiteko, 9:30etik 15:30era eta ttikienek 2 ordu, 11:00etatik 13:00etara. Behin margolanak egin eta sailkatuta, Alondigako arkupetan ikusgai izan ziren arratsaldean.

Juan Carlos Pikabea eta Javier Igoa Lesakako margolariek eta Tomas Sobrino margolari baztandarrak osatu zuten epaimahaia.

Lehenbiziko saria, 300 euro eta oroigarria, Beasaingo Jokin Telleriarentzat izan zen. Bigarren saria, 200 euro eta oroigarria, Eibarko Esteban Orozentzat eta hirugarren saria, 100 euro eta oroigarria, Ermuako Jon Idigorasentzat. Herriko margolari onenarentzat ere 150 euroko saria eman zuen Beti Gaztek eta hau Jone Tabernarentzat izan zen.

 

Haur-margoketaren eguna

Bertze aldetik, ttikienak bi mailatan banatuak aritu ziren lehiaketan (A kategorian, LHko 1. 2 eta 3. mailak alde batetik eta B kategorian, 4. 5. eta 6. mailak bertzetik). Haiel ere Lesaka izan zuten margotzeko gaitzat eta han eta hemen ibili ziren, aterpea zuten txokoak bila margotzeko.

A kategorian, Jontxu Urrosolo Elgorriaga izan zen irabazlea eta aipamen berezia jaso zuen Lexuri Arotzena Portuk. B kategorian, berriz, Leire Pagadizabal Igartzabal izan zen irabazlea eta Román Lopez Gaztelumendi eta Nahia Sanchez Arakuesentzat izan zen aipamen berezia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun