Udalekuetako begiraleentzako ikastaroa antolatu dute Bortzirietan

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 4a

Ekainaren 13ra bitarte apuntatzen ahal da

Urtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begirale izan nahi dutenentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburua da udaleku irekietan lan eginen dutenen begiraleei formakuntza eskaintzea, baina nahi duen guztiak parte hartzen ahal du.

Urtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak aisialdiko begirale izan nahi dutenentzako ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburua da udaleku irekietan lan eginen dutenen begiraleei formakuntza eskaintzea, baina nahi duen guztiak parte hartzen ahal du.

Aurten ikastaroa 12 ordukoa da, eta hiru larunbatetan eginen da, Berako Beralandeta eraikinean, 9.30etik 14.00ak arte (ordu erdiko atsedenaldiarekin).

Ekainaren 15ean, Dindaia Fundazioaren eskutik, Nola bultzatu euskararen erabilera haur eta gazteengan eta Talde dinamikak ikasiko dituzte.

Ekainaren 22an, Dindaia Fundazioaren eskutik, Udalekuen funtzionamendu orokorra ikasi eta Sormen gaitasunak lantzeko tailer praktikoak eginen dituzte.

Ekainaren 29an, Anfas elkartearen eskutik, Behar bereziak dituzten haurrak udalekuetan gaia landuko dute.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da aitzinetik izen ematea. Horretarako Bortzirietako Euskara Mankomunitatera deitu behar da (948 63 41 25) edo e-mail bat bidali (euskara@bortziriak.org), honako datu hauek emanez: izen-abizenak, jaiotze urtea, lanbidea eta ikasketak, herria, telefonoa eta e-maila.

Izen emateko epea ekainaren 3tik 13ra bitartean izanen da. Ikastaro osoaren matrikula 25 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun