Zakurren txerto kanpaina laister abiatuko da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina ekainaren 3an abiatuko da Bortzirietan.
 
Arantzako Aientsa eta Eguzkialdean izanen da albaiteroa,  Osilekobordan (15:30) eta Anguleroan (16:30). 18:00etan, Igantziko Irisarriko zakurrak hartuko ditu Mendibilen.
 
Ekainaren 4an, Aran­tzako Bordalarrean izanen da (16:00) eta Herriko Etxe­ko arkupeetan (17:00-18:30). 
 
Ekainaren 5ean,  Igan­tziko aparkalekuan izanen da (16:00-18:00) eta Berrizaunen (18:30- 19:00).
 
Ekainaren 6an, Lesakan izanen da. Auzoberrin (15:30), Zalan (16:30) eta Nabazen (17:30-18:30). Ekainaren 10 eta 11n, Lesakako herrigunean izanen da, suhiltzaileen ondoko almazenean, 16:00etatik 18:30era.
 
Ekainaren 12an eta 13an Berako elektrobian (16:00-19:00) eta ekainaren 14an Etxa­larren (16:00-19:00).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun