Emaitzak aurkezteko tenorea ailegatu da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Ehun lagun baino gehiagok parte hartu zuten bi lan saioetan. Utzitako argazkia

Otsailean hasi eta maiatzera arte, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea gogoeta prozesuan aritu da, 2014-2017 tartean euskara normalizatzeko erron­kak eta lan ildoak finkatzeko helburuarekin. Horretarako hainbat elkarrizketa sakon eta bi lan saio egin ditu; guztira 100 lagun baino gehiagok parte hartu dute prozesuan.
 
Azken bizpahiru asteotan prozesuan jasotako ideiak antolatzen aritu ondotik, emaitzak aurkeztea gelditzen da. Aurkezpena Beran eginen da, Toki Ona institutuan, datorren ekainaren 7an, ortzirala, arra­tsaldeko 7:00etan. Aurkezpenak ordu bat iraunen du.
Aurkezpena irekia izanen da, edozeinek parte hartzeko modukoa. Dei berezia egiten zaie gogoeta prozesuan (elkarrizketetan nahiz lan saioetan) parte hartu duten guztiei, baita euskara batzordeetako kideei ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun