Euskararen erabilera plana onartu du Udalak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Erabilera indartu eta bultzatzeko

2012an Igantzi UEMAn sartu zen, eta udalean euskararen egoera zertan den aztertu ondotik, berriki euskararen erabilera plana onartu du. Planaren helburu nagusia izanen da udalean euskararen erabilera indartzea eta bul­tzatzea. Horretarako administrazioko barreneko eta kanpoko harremana euskaldundu behar dira, bai herritarrekin, bai bertzelako administrazioekin.
 
Euskararen erabilera normalizatzeko ezinbertzekoa da herrita­rren jarrera aktiboa. Horregatik, herriko etxera joan behar dutenean, Igantziko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu egin behar direnak euskaraz egitera.  Be­raz, he­rriko etxean,  idatziz edo ahoz dela, la­sai ederrean euskaraz!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun