Pelle Ttiki haur eskola haunditzen ari da. Bi haurrekin hasi zen ikastaldia eta orain bederatzi ttiki daude. Baina aurreikuspenak egin behar dira eta maiatzaren 16an, haur eskolaren heldu den ikasturtearen inguruko xehetasunak eman zituen Koldobike hezitzaileak. 2013-2014 ikasturteko aurrematrikula epea maiatzaren 31n bukatuko da. 9:00etatik 13:00etara du orain ordutegia eta hori luzatzearen inguruko aukeraz solastu ziren.