Gasna Feria Eguna ospatuko da ekainaren 2an

Irune eta Itsaso 2013ko maiatzaren 31

XXI. Gasna lehiaketa eta eskulangileen azoka izanen dira ekitaldi nagusiak

Ekainaren 2an ospatuko da Gasna Feria eguna. Goizeko 10etatik 2etara gasna eta eskulangileen azoka egonen da ikusgai. 12:30­ean herriko trikitilariek emanaldia eskainiko dute. 14:00etan Baztan-Malerreka-Bortzirietako XXI. gasna lehiaketa­ren sari banaketa eginen da eta ondotik frontoian bazkaria izanen da. Bazkarirako txartelak Elutsan egon dira salgai maiatzaren 28a arte. 18:00­etan herriko dan­tzariek dantza saioa eginen dute. Egun osoan eskola zaharretan eskulanen erakusketa eta Iriondoan labrantzako tresna zaharren erakusketa izanen dira ikusgai. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun