Hiru lesakar Aian nagusitu den Emakume Probako taldean

Aitor AROTZENA 2013ko maiatzaren 31

Utzitako argazkia

Maiatzaren 12an ospatu zen Aian (Gipuzkoa) Asentzio Feria famatua. Baserrie­tako produktu eta aziendak ikusgai izan ziren egun osoan. Bezperan, Emakume Proba egin zen lehen aldiz eta Ibarra, Orio eta Astigarragako emakumeen taldeak aritu ziren, zortziko taldetan, 500 kiloko harriari tiraka, lehenbiziko Bizi Iturri sarian. Horien artean Ibarrako taldea nagusitu zen, hiru lesakar bertan zirela: Estitxu Almandoz, Ainhoa Altzugarai eta Rakel Deskarga. Ibarrako taldeak 30 plaza egin zituen eta metro bakarrarengatik nagusitu zitzaion Orioko taldeari. Astigarragako taldeak 27 plaza pasatuak egin zituen. Hiru lesakarren­tzat lehenbiziko Emakume proba izan zen, nahiz eta entrenatzen inauteriak pasatuta hasi ziren, Ibarrako taldeak sokatirako txapelketak bukatuta. Ainhoa Al­tzugarai eta Rakel Deskarga Ibarrako taldearekin aritu ziren sokatiran eta Euskadiko txapeldun suertatu ziren gainera.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun