Udal Musika Eskolak 2013-14 ikasturterako matrikula epea ekainaren 3tik 14ra zabalduko du. Herriko Etxean egin behar da 948 637005 telefonora deituz.
5 urtetik goitiko haurrak matrikulatu daitezke. Helduek ere matrikulatzeko aukera daukate (13 urtetik goitikoak adin mugarik gabe).
Zerbait gehiago behar izan ezkero telefono honetara dei daiteke (618264659). Musika Eskolan akordeoia, trikitixa, pianoa, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, saxofoia, perkusioa, txistua, tronpeta eta tronboia ikas daitezke.