50 aldiz odola eman duten herriko eta inguruko odol-emaileei dominak eman zizkieten maiatzaren 17an Kultur Etxean. Aipamen berezia merezi dute 80 aldiz odola eman duen Victorino Cabo irundarrak eta dagoeneko ehun aldiz eman duen Patxi Baldak. Mariatxo Huartemendia Berako ordezkariak eta Adonako Juan Maria Mas presidenteak eta Javier Boneta presidente ordeak eskerrak eman zizkieten denei, nahiz eta batzuk ezin izan zuten ekitaldira azaldu.