San Migel zubiari buruzko hitzaldiak eskainiko dira ekaineko ortziraletan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Beralandetan izanen dira solasaldiak 19:30ean

Aurten 200 urte beteko dira San Migel zubiko gudaz eta horren inguruan hainbat ekitaldi antolatzen ari dira. Zubia bera auzolanean egokitu da eta ekaineko ortziral guzietan San Migel zubiaren inguruko solasaldiak eginen dira, 19:30ean Beralandetan.
 
Lehenbizikoa ekainaren 7an izanen da eta Gerren ondorioak biztanleri zibilaren artean historian zehar hi­tzaldia eskainiko du Fernando Mendiola, Nafa­rroako Unibertsitate Publikoko Historia eta Ekonomia Erakundeen Arloko irakasleak. 
 
Ekainaren 14an, Efectos de la guerra en Navarra a lo largo del siglo XIX solasaldia eskainiko du Eduardo Martínez Lakabe historia katedradunak Nafa­rroako Unibertsitate Publikoan.
 
Ekainaren 21ean, Askatzaile faltsuak, benetako borreroak: emakumeen bortxaketa sistematikoak eta biztanleri zibilaren sarraskia Donostian 1813 urtean solasaldia emanen du Lola Valverde Lamsfus, Euskal Herriko Uniber­tsitateko Historia Garaikideak katedradunak. 
 
Ekainaren 28an, azkenik, Efectos de las guerras sobre la población de Bera y de Bor­tziriak a lo largo de la historia. 1813: el episodio más dramático solasaldia eskainiko du Fernando Mikelarenak, Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularrak.­
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun