Gasna Feria Eguna ospatuko da igandean Etxalarren

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 31

Epaimahaiak lana gogotik egin beharko du aurten ere gasna lehiaketan. Artxiboko argazkia

Gasna lehiaketa eginen da hogeitabatgarren urtez

Igandean ospatuko da Altxata elkarteak antolatutako Gasna Feria eguna. Goizeko 10etatik 2etara gasna eta eskulangileen azoka egonen da ikusgai. 12:30ean herriko trikitilariek emanaldia eskainiko dute. 14:00etan Baztan-Malerreka-Bortzirietako XXI. gasna lehiaketaren sari banaketa eginen da eta ondotik frontoian bazkaria izanen da.

18:00etan herriko dantzariek dantza saioa eginen dute. Egun osoan eskola zaharretan eskulanen erakusketa eta Iriondoan labrantzako tresna zaharren erakusketa izanen dira ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun