Maiatzaren 25ean eskainiko du Lesakako akordeolari taldeak bere 30. urteurrena dela eta antolatu duen kontzertua. Larunbat arratsaldeko 6:00ak aldera kalejiran aterako dira taldekideak eta gero kontzertua eskainiko dute Herriko Etxeko arkupetan. Ondoren afaria izanen dute.
Auzolana, truke azoka eta birziklapen tailerra
Ez da larunbatean Lesakan eginen den ekitaldi bakarra. Goizeko 9:00etan auzolana deitua da Antepasetako parkean. 10:00etan truke azoka deitu du Gazte Asanbladak udaletxeko arkupetan eta 10:30ean haurrentzako birziklapen tailerra antolatu du Arranok.