LOMCEren aurkako elkarretaratzea egin dute Berako Ricardo Baroja eskola publikoan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 23a

Ortzegun eguerdian elkarretaratzea egin dute Ricardo Baroja eskola publikoaren atarian. Utzitako argazkia

Hainbat irakasle, guraso eta ikasle bildu dira maiatzaren 23an

Maiatzaren 23an, Eskola Publikoaren Egunean, Berako Ricardo Baroja Eskolako lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat irakasle, ikasle eta guraso bildu dira gobernuak onartu nahi duen LOMCE hezkuntza kontrarreformaren eta murrizketen kontra protesta egiteko. Izan ere, lege honek eskola publikoaren baloreak deusezten dituela uste dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun