Bide heziketan trebatu dira Berako ikastetxeetako ikasleak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 29a

Zirkuitu praktikoa prestatu zuen Foruzaingoak Eztegara pilotalekuan. Utzitako argazkia

Mugikortasun Planaren baitan, Foruzaingoak prestatutako zirkuitu praktikoan ibili ziren maiatzaren 28an

Beran Mugikortasun planaren barrenean antolatutako ekintza burutu dute maiatzaren 28an Rikardo Baroja eskolako frontoian ere. Honela, Berako Labiaga Ikastola, Rikardo Baroja eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute taldeka banatuak, Foruzaingoak jarritako zirkuitu praktikoan.

Alde batetik Eztegarako frontoian 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak bertan jarritako zirkuitoan ibili dira eta gainera oinezko bezela ginkana bat egin dute seinaleak, arauak eta aginduak bereizten ikasteko. Bertzetik Altzateko frontoian 1. eta 2. mailakoek ere bizikletaz egin dute zirkuitoa.

Aldez aurretik ikastetxe hauetan martxoan eta apirilean saio teorikoak egin dituzte Semper Autoeskolaren partehartzearekin baita herrian barna irteerak ere, ikasitakoa praktikan jartzeko eta trafikoak duen arriskuaz jabetzeko.

Guzti hau Berako Udalak eta ikastetxeek bultzatutako mugikortasun planaren barnean dago eta oinez nahiz bizikletaz ibiltzeko ohitura berreskuratu nahi da, osasungarria eta merkea baita. Baina horretarako ikasleei bidean nola ibili eta nondik erakustea beharrezkoa denez horretan ibili dira azken hiru hilabete hauetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun