Nafarroako elite eta 23 urtez beheitiko txapelketak erabaki dira larunbatean Igantzin

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 27a

Bidasoaldeko Sariko podiumean, Fernandez, Martin eta Casillas. Utzitako argazkia

Lizarteko Victor Martinek irabazi zuen karrera eta Kanpazar Harrobiko Sergio Tejada eta Telco´m taldeko Erik Altuna dira txapeldun berriak

Maiatzaren 25ean burutu zen eskualdeko errepideetan Igantziko Biltokik antolatutako Bidasoaldeko II. Saria. Euskaldun txapelketarako puntuagarria izateaz gain, Nafarroako elite eta sub-23 txapelketak ere bertan erabaki ziren. Karrera Lizarteko Victor Martinek irabazi zuen (03:16:10) eta Higinio Fernandez taldekidea izan zen bigarren, 5 segundura. Seguros Bilbao taldeko David Casillasek eskuratu zuen podiumeko hirugarren koxka.

Nafarroako txapelketari dagokionez, elite mailakoa Kanpazar Harrobiko Sergio Tejadak irabazi zuen, nahiz 33. izan sailkapen orokorrean, irabazleak baino 9 minutu eta 20 segundu gehiagorekin. Sub-23 mailakoak hobeki ibili ziren. Telco’m taldeko Erik Altuna izan zen txapeldun. Sailkapen orokorrean seigarren izan zen, irabazleak baino 15 segundu gehiagorekin. Etxeko txirrindulariak, Gipuzkoa-Eki Sport taldeko Beñat Txoperena ere ongi ibili zen eta bederatzigarren sartu zen helmugara. Bigarren izan zen 23 urtez beheitiko Nafarroako txapelketan, herriko zaleen txalo artean.

Talderik hoberena Lizarte izan zen eta Euskaldun Txapelketan lidergoan segitzen du Debabarrenako Borja Abasolok (17. sailkatu zen Igantziko helmugan).

Euskaldun txapelketarako baliagarria zenez, 130 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten: Igantzitik abiatuta, Berrizaun, Bera, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berrizaun, Sunbilla, Mugairi, Berrizaun, Bera, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berrizaun, Sunbilla, Berrizaun, Lesaka, Nabazko gaina, Lesaka, Berrizaun eta Igantzitik pasatu ondotik, Piedadeko gainean izan zuen helmuga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun