Jantzi zure balkoia goiburupean Balkoi Loredunen lehen lehiaketa antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Maiatzean eta ekainean egiten ari da eta epaimahaiak bisitak egiten ditu aldiro.
Balkoiaren eta aitzinaldearen zainketa eta mantentze egoera, apainduren originaltasuna, lore konposizioa eta antolamendua, loreen barietate, kalitate eta iraunkortasuna eta espezieen eta elementu osagarrien (jardinerak, zintzilikariak…) eraberritzea baloratuko ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteko kideek, Cederna-Garalur garapen abentziako teknikariak, udal turismo teknikariak eta lorezaintza sektoreko profesional batek.
Epaimahaiak ekainaren azken astean argitaratuko du lehiaketaren emaitza Udalaren iragarki tauletan, prentsan, Elkartearen facebook-ean, eta Udalaren web orrian (www.lesaka.net).
Sariei dagokienez, hiru izanen dira. Lehenbiziko saria, 200 euroko erosketa txartela izanen da, bigarrena 150 euroko erosketa txartela eta publikoaren sari erezi bat ere izanen da, elkarteko jatetxe edota ostatuetan kontsumitzeko 100 euroko erosketa balea, Lesakako Turismo Bulegoan jasotako botoek erabakiko dutena.