Lesakako Beti Gaztek kultur irteera antolatu du Sos del Rey Católicora

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 22a baino lehen eman behar da izena

Lesakako Beti Gazte elkarteak Sos del Rey Católico herrira kultur irteera antolatu du maiatzaren 25erako. Izen ematea maiatzaren 22a baino lehen egin behar da.

Lesakako Beti Gazte elkarteak Sos del Rey Católico herrira kultur irteera antolatu du maiatzaren 25erako. Izen ematea maiatzaren 22a baino lehen egin behar da.

Beti Gazteko bazkideek 32 euro ordaindu beharko dute, prezioan autobusa, bazkaria eta bisita gidatua barne dela. Bazkide ez direnek 35 euro ordainduko dute. Izen emateko egunero deitzen ahal da 690 778245 (Jose Luis) edo 610 893804 (Marisol) telefonoetara eta ortzegunetan, 20:00etatik 21:30era Beti Gazteko 948 627558 telefonora.

Maiatzaren 25eko egitarauari dagokionez, goizean Sos del Rey Católico bisitatuko dute, gero bazkaria izanen dute eta arratsaldean Zangoza edo Leire bisitatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun