Juan Carlos Pikabea margolari leaskarraren zazpi koadro Koreako Daegu hirian zabaldutako erakusketa batean daude ikusgai maiatzaren 18tik 26ra. Madrileko Gaudi Galeriaren eskutik, hpgei margolariren lanak zintzilikatu dira Korean.
Gogoratu behar da joan den urteko udazkenean Pikabearen margolan bat New Yorkeko Chelseako Montserrat aretoan zintzilikatu zutela eta oraingoa, Asian egiten duen lehen erakusketa da.