Auzolanaren arautegia onartu da ahobatez

Joxean ORTEGA 2013ko maiatzaren 17a

Aitzinako ohitura be­rreskuratu egin du Udalak: auzo-lana zuzentzen duen arautegia aho batez onartua izan da eta hemendik aitzinera martxan paratzeko eman behar diren urratsak ematen hasiko da: bilerak deitu, lanen ze­rrenda egin, auzoetako arduradunak izendatu… Murrizketei aurre egiteko era solidario bat izanen da: guztion eskuetan izanen da herri­ak behar dituen hobekuntzak burutzea, eta gutti ez direnez, denon parte hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da. Arautegia Udaletxean nahi duenak irakurtzen eta eskatzen ahal du.
Bertzaldetik, Udalak aldi baterako bi langile kontratatu ditu: 6 hilabetez egunero 6 o­r­duz albinteari lagun­tzen ariko dira.
Kultur Batzordea San Migel besten antolakuntzan hasia dela eta laster bilera deituko dutela erran digute. Ea jendea animatzen den!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun