Maiatzaren 1ean ospatu zen lehen aldiz Igantzi Kantari ekimena. Azken bi hilabeteotan hainbat herritar abesbatzarekin batera aritu dira euskal kantuak entsaiatzen, eta egun horretan karriketan barna kantatzen aritu ziren 30 bat lagun, trikitilari taldearen laguntzarekin.