Herriko gida eta etxeen errotulazioa

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Merkatuan bildu den diruarekin, euskara ba­tzordeak bi lan egin nahi ditu. Batetik, herriko gida argitaratu nahi du, 2003an egin zuenaren antzekoa. Gida horrek herriko etxe guztien helbideak eta telefonoak bilduko ditu, eta etxe guztietara banatuko da. Bertze aldetik, herriko etxe guztiei beren izenarekin errotulu bat paratu nahi die, izen horiek galdu ez daitezen eta gehiago erabil daitezen lortzeko asmoarekin. Horretarako etxeen jabeekin harremanetan jartzekoa da.


Ba­tzordea dagoeneko hasia da bi lan horietan, eta urtea bukatu baino lehen burutu nahi ditu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun