Gainerakoan, programazio guztia bete ahal izan zen. Azpimarratzekoa aurten bortzgarren aldiz antolatu duten azoka. Azoka herritarrek ematen dituzten puskekin eta produktuekin egiten da, eta ateratzen den dirua herrirako proiektu baterako izaten da. Arrakasta handia izan du aurten ere azokak. Salmenta handiak izan ziren eta antolatzaileak hagitz kontent daude emaitzarekin. Horregatik, puskak eman eta erosi, antolatzen lagundu eta trikitixa jotzen eta opil egiten aritu ziren herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete.