Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Larunbat honetan, maiatzak 18, eginen da eta aurtengoa hirugarren aldia izanen da. Edizio hau ere Nafarroako Txapelketa izanen da eta gisa berean, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da.
Goizean entrenamenduak eginen dira, 09:00etatik 13:00etara eta proba 15:00etan hasiko da. Informazio gehiago 680 141899 telefonora deituta edo igantzibiltoki@hotmail.com helbidean.