Larunbatean, hilak 18, herrietako plazak euskal presoen eskubideen alde betetzera deitu ditu Herrira mugimenduak eta Arantzan ere ekimen horrekin bat egin da. 18:30ean elkarretaratzea eginen da eta 19:00etan mosaikoaren osaketa eta argazkia. Ondotik, triki poteoa izanen da eta 21:00etan bertso afaria Ekaitza Elkartean, Amets Arzallus, Fredi Paia eta Xabier Silveirarekin. Txartelak Pabloenean eros daitezke, maiatzaren 16a baino lehen.