Bertako produktuak saldu eta erosi ahal izateko aukeraren bila

Nerea Altzuri 2013ko maiatzaren 17a

Artxiboko argazkia

Gauza jakina da herritar aunitzek lehen mailako barazki eta produktuak (esnekiak­, zerrikiak, eztia, sagardoa, mermelada...) ekoizten dituztela etxean. Bada, produktu horiek bertze herritarrei eskaintzeko bidea ireki nahi du orain Arantzako Gizarte Batzordeak. Gisa honetara, ekoizleak bere produktuei etekina aterako dio eta erosleak lehen mailako produktuak zuzenean eskuratu ahal izanen ditu. Hau guztia nola egin pentsatzen aritu da Gizarte Batzordea azken urtean eta orain, horien berri emateko bilera eginen da maiatzaren 31n, 19:00etan, Baskulan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun