Eskolako mendeurren bestako egitaraua zehaztua dago

Nerea Altzuri 2013ko maiatzaren 17a

Bazkarirako txartelak ostatuetan salgai daude

Urruti zegoela baziru­dien ere, hilabete bat baino guttiago geldi­tzen da eskolako ehunga­rren urteurreneko besta aile­ga­tzeko. Ekainaren 8rako prestaketa lanak ai­tzine­ratzen ari dira eta egitaraua ia lotua dago.


Goizean, 10:30ean,   eskolatik altxaferoa botako da. Ondotik, Aitor Elexpuru zuzendariaren ongietorri hitzak aditutakoan, logo berriaren aurkezpena eta ekitaldi ins­tituzionala izanen dira. Segidan, haurrek bertso batzuk botako dituzte eta eskolako gimnasioan ikusgai egonen den erakusketako ateak zabalduko dira. Aipatu beha­rra dago erakusketa hau egiteko materiala biltzen ari direla eta gisa berean­, egun horretan 12:00­etan itxi­ko bada ere, bertze egun batzuetan berriz ere ikusgai paratuko dela. 


Egunarekin segituz, 11:00etan trikitilariekin kalejira izanen da eta 12:00­etan plazan dan­tza­­­­­rien emanaldiak izanen dira. Bukaeran, he­rriko dantzak dantzatuko dira eta ahalik eta lagun gehienek parte har­tzeko eskatu da.


Bertsolarien txanda ere izanen da, tartean, Sebastian Lizaso bera.


14:00etan bazkaria frontoian eginen da. Baz­karirako txartelak salgai daude ostatuetan: helduek 32 euro; 8-14 urte artekoek 15 euro; eta 3-7 urte­ arte­koek 10 euro ordaindu beharko dute.


Bazkalondoan, ber­tso­lariak ariko dira. Esko­lari buruzko proiekzio bat eman ondotik, he­rriko akordeiolari, trikitilari eta kantariek beuren saioa eginen dute. Oraindik ez dago zehaz­tua puz­ga­rriak izanen ote diren.


20:00etan batukada izanen da eta afaltzeko, bokadilo jatea eginen da frontoian. Egunari akabe­ra emateko, leku berean­, dantzaldia Agerralderen eskutik izanen da. Txoz­na ere para­tuko dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun